Bergarako Udalak Kirol Zerbitzuko “Ohorezko abonatu txartela” martxan jarri du hainbat herritarrek kirolaren alde egiten duten edo egin izan duten lana eskertzeko, edota kirol arloan lortutako emaitzak saritzeko. Lehen deialdiko sarituak ondorengoak izan dira: Pili Arin Milikua, Aitor Eraña Fernandez de Arroyabe, Maddi Barrocal Santos, Maria Sanchez Casado, Euken Azpeitia Iturbe eta Josean Iñarra Calderon. Herritarrek proposatu eta bozkatu dituzte, eta boto emaileen artean, Asier Muñoz Poza izan da 3 hilabeterako doako abonuaren irabazlea.

Ohorezko txartela proposatu eta erabakitzerakoan, Bergaran kirol-arloan egiten den ekarpena baloratu da; kirolari, talde, entrenatzaile, zuzendaritza-kide, sustatzaile, epaile etab. izan daitezke irabazleak.

Sariak emateko orduan kontuan hartu dira merituak, eskainitako denbora, inklusibitatea, kirol-aniztasuna, generoa, adina, kirol-modalitateak, kirol-egokitua eta abar.

Nola aurkeztu dira hautagaiak?

Edozein herritarrek edota entitatek aurkeztu ahal izan du proposamena, eta Udalak ere berea egiteko aukera izan du.

Udaleko Herritarren Batzordean erabaki da ohorezko txartelarekin saritutako pertsonen zerrenda, eta horiek urte osorako banakako abonu osoa dohainik izango dute.

Urtean, salbuespenak salbuespen, gehienez saritutako 6 txartel banatuko dira, eta abenduan erabakiko da zeintzuk izango diren hurrengo urteko txartelarekin sarituak.

Pertsona batek ezin izango du urtebete baino gehiagotan ohorezko txartela eskuratu.

2022an hogei herritarrek eman zuten botoa, eta Herritarren Batzordean aztertu ondoren, ondorengoa erabaki zen:  

2023. urterako Ohorezko abonatu txartelak

  • Pili Arin Milikua, bizitza guztia kirola praktikatzen: atletismoa, boleibola. Soin hezkuntzako irakaslea. “Bergarako atletismoaren historia” liburuaren egilea. Urte askotan Agorrosinen luzaketa taldearen gidaria.
  • Aitor Eraña Fernandez de Arroyabe, korrikalaria-maratoilaria, mendizalea, Pol Poleko presidentea izandakoa, Osasun sareko kidea, Bergara oinez proiektuaren bultzatzailea.
  • Maddi Barrocal Santos, pilotari gaztea:

Txapelduna, Reyes Azkoitia Saria 2022

Txapelduna, Bergara Hiria 2021 eta 2018an

Txapelduna, Emakume Master Cup promozio mailan 2021an

Txapelduna, Plazandreak (Emakume Master Cup antolatuta) 2021an

Txapelduna, Donostiako Aste nagusian 2022an

Txapelduna, Grabni binaka 2022an

Euskal Selekzioak 2 bider hautatua Europako jokoetarako (2019-2021an)

  • Maria Sanchez Casado, ama, kirol entrenatzailea, atleta Marimurumendi lasterketan 3. Hankaluze trail taldeko kidea.
  • Euken Azpeitia Iturbe, 6-7 urtetatik  14 urtera pilotaria. Ondoren, 24 urtera arte futbolean, Bergarako taldean. Gaur egun, padel jokalaria.
  • Josean Iñarra Calderon, Bergarako Shotokan karate taldeko bultzatzailea eta irakaslea, Soin hezkuntza irakaslea, Hanka labanka taldeko patinatzailea eta abar.