Zubieta eta Masterreka kaleak birgaitzeko egiten ari diren obraren eraginez, Herribusaren ibilbidea moldatu behar izan da. Masterreka inguruko Herribuseko erabiltzaileek hala eskatuta, obrak iraun bitartean Bideberri kaleko zamagunean ahalbidetu da Herribuseko geltokia.

2022. urte hasieran hasi zen obra. Hiru fasetan banatuta dago, lehen biak Zubietan egin ziren eta hirugarrena Masterrekan. 2023ko urtarrilaren 9an hasi zen azken hau, eta aurreikuspena da sei hilabeteko iraupena izatea.