2022an, iraila eta abenduaren artean garatu da 80 urte baino gehiago izanik bakarrik edo 65 urtetik gorako beste baten batekin bizi diren pertsonei zuzenduta dagoen programa hau.

Programaren helburua, pertsona hauen etxeetan sartu eta euren egoera ezagutzeaz gain, zaurgarritasun egoerarik ematen den ezagutzeko, gizarte premiarik duten antzeman eta etxeko sute arriskuen azterketa bat egin eta suteak ekiditeko ke detektagailu bat jartzean datza.

Programa etengabe 2014. urtetik burutzen ari da Udala, eta urtero programan sartzen diren erabiltzaile berriez gain, aurretik programan dauden herritarrei jarraipena eta su detektagailuen mantenu lana egiten da.

2022 urtean 66 herritar berriri zerbitzua martxan jarri zaie.

Bisitatutako 59 etxetan (%89) ez zen arriskurik identifikatu, baina beste 7 etxetan (%11) hainbat arrisku antzeman ziren. Horiek zuzentzeko neurriak adierazi zaizkie.

Honetaz gain, etxe bakoitzaren krokis bat egin da sute kasu bat emanez gero Udalean banaketari buruzko informazioa edukitzeko eta herritarrei auto babes eta nola jokatu informazioa eman zaie. Krokis guztiak (berriak zein aurreko urtetakoak – 939 – Udaltzaingoaren esku jarri dira sute kasu batean erabilgarri izateko, bai Udaltzaingoak zein suhiltzaileak).

2022 urtean denera 66 su detektagailu berri jarri dira (etxe batzuetan bat baino gehiago jartzen da).

Alta berriak eta egindako mantenuak kontutan hartuz, orain zerbitzuan 619 etxebizitza erabiltzaile daude eta guztira funtzionamenduan dauden ke-detektagailuak 700 dira.

Gizarte premien antzemateari dagokionez, 619 etxebizitzetan banakako elkarrizketak egin dira herritarren eta hauen etxearen egoera ezagutu,  zaurgarritasun egoerarik egonez gero antzeman eta gizarte laguntzarik behar duten aztertzeko.

Elkarrizketatutako etxeetan lortutako datuen arabera, 425 etxebizitzetan (%68,6ak) ondo dagoela eta laguntza beharrik ez duela aipatu dute. Beste % 31,4ak gizarte baliabideren baten inguruko informazioa eskatu dute, eta Gizarte Zerbitzuetatik erantzungo zaie.

Tratu-txarren egoerarik ez da antzeman.

Azkenik, Zerbitzuaren balorazioa ezagutzeko etxebizitza guztietan kexa eta/edo proposamenei buruz galdetzeaz gain, 0tik 10era zerbitzuari nota bat jartzeko eskatu zaie eta bataz-besteko nota 9,9 izan da.

Zerbitzuaren kostua 29.657,10 €-takoa izan da.