Bergarako Aroztegi aretoan 2023an erakusketa egiteko eskaerak aztertu ondoren Aroztegi aretoko batzorde mistoak eratu du 2023ko erakusketen egutegia. Eskaera asko jaso ditu batzordeak, eta horietako 11 kanpoan utzi behar izan ditu. Kanpoan gelditu direnen artean 4 Bergarako kolektibo edo elkarteek egindako erakusketak dira, eta horiei erakusketa egiteko aukera emango zaie Agorrosingo barneko patioan. 

Batzorde mistoak egoki ikusi du gonbidaturen bat ekartzea, eta hala, erakusketa gonbidatua Euskal Herrian egindako motorren eta ziklomotorren bilduma izango da. Maiatzaren 5etik 21era bitarte egongo da Aroztegin. 2022. urtean erreserban gelditu ziren ACF Dark Red Team erakusketa otsailean egon da ikusgai, eta Koro Zumalaberen erakusketa irailaren 29tik urriaren 15era erakutsiko da. 

Artista bakoitzaren ibilbide artistikoa, curriculuma eta euskarri ezberdinetan (CD, argazkietan...) aurkeztutako obraren kalitatea hartu dira kontuan egutegia osatzerako orduan. Horretaz gain, programazioa osatzerakoan arte plastiko ezberdinen arteko oreka ere bilatu nahi izan du Aroztegi aretoko batzorde mistoak, eta artisten generoari erreparatuta, aukera berdintasunari eta artisten generoaren araberako oreka bilatzeari ere bai.

Bi erakusketa erreserban gelditu dira: 

  • Koldo Eizmendi Nazabal

  • Olatz Irigarai eta Maritxu Intxausti

Hauxe da 2023ko otsailean hasi eta 2024ko urtarrila bukaera arteko egutegia:

 

ARTISTAK

 

INAUGURAZIOA

ERAKUSKETAREN AZKEN EGUNA

OTSAILA

 

ACF argazki

ACF Dark Red Team

2023/02/10

2023/02/26

MARTXOA

Martxoak 8 Bergarako emakume artisten erakusketa

2023/03/03

23/03/19

MARTXOA

APIRILA

Habitat Nabarralde

 

2023/03/24

2023/04/09

APIRILA

 

Jose Miguel Berroya Mendizabal

 

2023/04/14

2023/04/30

MAIATZA

Euskal Herrian egindako motorren eta ziklomotorren bilduma

 

2023/05/05

2023/05/21

EKAINA

 

Bergarako Orfeoia

 

2023/05/26

2023/06/11

EKAINA

UZTAILA

Kirol argazki lehiaketa

2023/06/16

2023/07/02

UZTAILA

 

EHU masterra

2023/07/07

2023/07/23

UZTAILA

ABUZTUA

 

Coling Hoisington

2023/07/28

2023/08/13

ABUZTUA

IRAILA

 

Miren Eva Careaga

2023/08/18

2023/09/03

IRAILA

 

Ilatargi elkartea

2023/09/08

2023/09/24

IRAILA

URRIA

Koro Zumalabe

2023/09/29

2023/10/15

URRIA

AZAROA

Ana Ester Fernandez Calle eta Berta Barroso Martín

2023/10/20

2023/11/05

AZAROA

Laboratorium ZTB

 

2023/11/10

2023/11/26

ABENDUA

Buztinzale elkartea

 

2023/12/01

2023/12/17

ABENDUA

Beart elkartea

2023/12/22

2023/12/31

2024ko URTARRILA

Taila elkartea

2024/01/05

2024/01/14

URTARRILA

Arizondo elkartea

2024/01/19

2024/01/28

 

Arloa: