Ostiralean banatu zituzten Bergarako XXXII. Kirol argazkien lehiaketako sariak: zuri-beltzeko kategorian Oskar Gaskon izan da onena ‘Criquet’ argazkiarekin; eta koloretan, berriz, Juan A. Unzurrunzaga gailendu da ‘Harrijasotzaille’ irudiarekin. Bi arloetan banatu da Emakumeen saria, eta Soraya Lopezek bereganatu ditu biak, hurrenez hurren, ‘Rollerak Zumaian’ eta ‘Zaldi lasterketa 2’ argazkiekin. 

Horiez gain, zuri-beltzeko kategorian bigarren eta hirugarren sailkatu dira:

·      Agustin Gurruchaga ‘Borobilarekin’ argazkiarekin.

·      Miguel Cavero ‘Triathlon’ irudiarekin. 

Herriko saria, berriz, Alex Molanok irabazi du ‘Lokatzan 1’ argazkiarekin. 

Koloreei begira, berriz, bigarren eta hirugarren postuak bete dituzte:

·      Jose Migel Romero ‘Esto es duro’ izendatutako irudiarekin.

·      Oskar Gaskon ‘Remando el Bidasoa’ argazkiarekin.

Herriko saria, aldiz, Agustin Gurruchagak bereganatu du ‘Borrokan’ irudiarekin.

Sailkapena ebatzi duen epaimahaian izan dira Angel Sakatxa (Ordizia argazki taldetik), Mari Jose Cueli (Gipuzkoako Argazkilari Elkartetik) eta Joxe Inazio Cuesta (MCEF, EFIAP).

Arloa: