Atzo arratsaldean ezohiko osoko bilkuran batu zen udalbatza, eta, besteak beste, erabaki zuten zein izango diren udaleko batzorde informatzaileetako lehendakariak: ‘Herritarrak’ batzordekoa Maite Usabiaga izango da; ‘Lurralde’ batzordekoa, berriz, Aitor Narbaiza; eta ‘Antolakuntza’ batzordeko lehendakaritza Ainhoa Letek hartuko du. 

Horrez gain, alkateari eta zenbait zinegotziri dedikazioa aitortzea ere adostu zuten. Jardun osoko aitorpena izango dute Gorka Artola alkateak, ‘Herritarrak’ eta ‘Antolakuntza’ batzorde informatzaileetako lehendakariek eta Maite Agirre zinegotziak. Heren bateko jarduneko aitorpena izango du, aldiz, Aitor Aranzabal zinegotziak.