Udalak herritarrekin bilera irekia egingo du datorren asteartean, uztailaren 11ean, herri-lur ez urbanizagarrien diagnostikoa osatzeko. Asmoa da gaian interesa duten herritarrekin elkartzea hausnarketa bateratua egiteko udalaren jabetzako basoen eta larreen kudeaketaren inguruan. 

Etorkizunera begirako plangintza diseinatzea da helburu behinena, eta hori osatzeko udalak kontuan hartu nahi du herritarren ikuspuntua. Landuko dituzten gaiak izango dira, besteak beste, zein egoeratan dauden udalaren jabetzako basoak eta larreak eta nola kudeatuko dituzten etorkizunean. 

Bilera arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta udaletxeko pleno aretoan egingo dute.