Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2024. urtean, behean jasotako data edo epealdietan nagusiki 2-10 urte bitarteko adingabeei zuzendutako feriekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea. Zehazki honako datetan:

1.- Gabon garaian, Munibe plazan. Abenduko lehen igandetik hurrengo urtarrilaren 6aren ondorengo lehen igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):

- 2023ko abenduaren 3tik, 2024ko urtarrilaren 7ra.*

2.- Karnabal garaian, Fraiskozuri plazan. Karnabaletako asteartearen aurreko asteazkenetik, ondorengo igandera arte (Okupazioak modu zabalean errespetatu beharko ditu terrazekin egiten den okupazioa eta oinezkoen pasaguneak):

- 2024ko otsailaren 7tik otsailaren 18ra arte.* Lursailen banaketa eta neurriak oinarri arautzaile hauekin batera argitaratutako planoetan azaltzen dira.

 

Tramitaziori eta eskaerak egiteari buruzko informazioa hemen.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko irailaren 29an, 13:00etan, bukatuko da.

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide eletronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus