Urtero lez, Bergarako Udalak Udazken Musikala izeneko egitasmoa martxan jarri du Seminarixoan. Izan ere, azaroan zehar musika estilo ezberdinetako bi kontzertu eskainiko dira.

Azaroak 18 – EUSKAL MUSIKA MUNDURA BEGIRA
20:00 - Seminarixoa
https://seminarixoa.eus/gertaera/duo-gomziakov-okinena-udazken-musikala/

Mosku, Madril eta Parisen ikasketak egin ondoren, 2010ean Estatu Batuetan debuta egin zuen Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Pavel Gomziakov bere belaunaldiko ganbera-musikari eskatuenetako bat da. María Joao Pires piano-jotzaile handiarekin batera kontzertuak eman ditu mundu osoan zehar.

Onyx zigilupean, hainbat CD grabatu ditu bakarlari gisa, besteak beste, J.Haydnen Biolontxelorako Kontzertuak eta baita Andre Korobeinikov pianistarekin ere duo gisa. Orkestrekin egindako grabazioen artean, C. Saint-Saëns-en biolontxelorako 1. Kontzertua eta eta R. Schumann-en biolontxelorako kontzertua nabarmentzen dira.

JOSU OKIÑENA piano-jotzaile eta ikerlaria da, Euskal Herriko Unibertsitateak Aita Donostiaren obrari buruz egindako lanengatik saritua, proiektu musikal berrien bilaketa etengabean dihardu, Warner eta Sony Music bezalako zigilu diskografiko nagusien babespean. Xuxurlak eta Aradak izeneko albumekin, Okiñena euskal musika ondareari buruzko ikerketa proiektu bat egiten ari da: azken urteotan berreskuratutako eta Okiñenak mundu osoan sustatutako eskuizkribu originaletatik abiatuta, nazioarteko bira batekin. History of the Basque Music argitaratu du Renoko Unibertsitatean.

Parte hartzaileak
• Pavel Gomziakov, biolontxeloa
• Josu Okiñena, pianoa

Azaroak 24 – MADDI OIHENART & JUANTXO ZEBERIO
20:00 - Seminarixoa
https://seminarixoa.eus/gertaera/maddi-oihenart-juantxo-zeberio-udazken-...

Maddi Oihenart, zalantzarik gabe, euskal musika herrikoian inoiz entzun den ahotsik liluragarri, aberats eta benetakoenetako bat da.

Maddi bezalako inork ez du Zuberoako kantatzeko era irudikatzen eta aberasten, Ipar Euskal Herriko lurraldea izanik, artzain-kanta bizirik mantentzen jakin duena, zahartu beharrean, inoiz ez bezala kontserbatzen, errespetatzen eta maitatzen den landa-kanta.

2010ean, Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok Baldi izeneko proiektu berria sinatu zuten. Bertan, lagun-egite instrumental garaikidearen aldeko apustua egin zuten, beren mundua ezagutzera gonbidatzeko, lasaia, inguratzailea, egiazkoa, kutsatu gabea, poesiaz eta folk berrituz betea.

Parte hartzaileak
• Maddi Oihenart
• Josu Okiñena, pianoa