
Bergarako emakumeentzako Jabekuntza Eskola era askotako emakumeentzako topaketa-gunea da.
Bertan, praktika eta teoria feministetan murgiltzen gara; konpartitu, hausnartu eta elkarrengandik ikasi; eta nork bere burua eta elkar zaintzeari denbora eskaintzen diogu. Era berean, gure artean sareak sortu eta espazio emozional, fisiko, sozial eta politiko berriak okupatu nahi ditugu.
Proiektu bizia eta dinamikoa da, eta bizitza guztiak erdigunean jarriko dituen Bergara eraiki nahi dugu: feminista, arrazakeriaren aurkakoa, berdea eta euskalduna.
Betiere, parte hartzen dugun emakumeen behar, interes eta nahietatik abiatuta.
Baina zure interesa soilik tailerretako batean parte hartzea bada, hau ere zure lekua da!
Zatoz eta gozatu gurekin!
Tailerretan onartuak izan diren emakumeei baino ez zaie abisatuko. Abisurik jasotzen ez dutenak itxaron-zerrendan egongo dira

2026eko Martxotik ekainera bitarteko egitaraua (PDF 5,96 MB)
Izena emateko epea: otsailaren 12tik martxoaren 1era: izena emateko egin klik hemen
Informazio gehiago: 943 77 91 45/ berdintasuna@bergara.eus
