Bergarako Udalak herriko emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren ikastaro berriak iragarri ditu. Jabekuntza Eskola era askotako emakumeentzako topaketa-gunea da.

Bertan, praktika eta teoria feministetan murgiltzen gara; konpartitu, hausnartu eta elkarrengandik ikasi; eta nork bere burua eta elkar zaintzeari denbora eskaintzen diogu. Era berean, gure artean sareak sortu eta espazio emozional, fisiko, sozial eta politiko berriak okupatu nahi ditugu. Proiektua bizia eta dinamikoa da. Hizkuntza nagusia Euskara duen arren, aldi berean, Bergaran bizi garen emakume anitzen identitateetatik eraiki nahi dugun proiektua da.

 

2024ko Martxotik ekainera bitarteko egitaraua (PDF 19,9M​B)

Izena emateko epea: otsailaren 12tik otsailaren 28ra: izena emateko egin klik hemen

Informazio gehiago:  943 77 91 45/ berdintasuna@bergara.eus