Bergarako Udalak eta herriko musika taldeek martxan jarritako ‘Loratzen’ diskoari jarraipena eman asmoz, larunbat honetan, ekainaren 15ean, zebait musika talde bergararrek kontzertuak eskainiko dituzte herriko txoko ezberdinetan.

13:00etan, Irizar jauregiko atzealdean, Diablues eta Bluezifer Band, Sin Ruta eta Add Blue taldeak arituko dira. 17:30ean, leku berdinean, DBQ, Golden Blues eta Hegazkin-en txanda izango da, eta, bukatzeko, 22:00etatik aurrera Fango, Azkaiter Pelox eta Orhi arituko dira Seminarixoan.

Kontzertu sorta hau iazko abenduan Bergarako musika eszena balioan jarri eta ezagutarazteko asmoz aurkeztutako proiektuaren jarraipena da. Bertan, herriko 23 taldek ‘Loratzen’ diskoa aurkeztu zuten Udalaren babesarekin.