Irailaren 14an ospatuko den San Martin ferian salmenta postuen zein talo eta odoloste txosnen ustiaketa lortzeko epea ireki du Bergarako Udalak, eta, horretarako, ekoizleek zein interesdunek izena eman beharko dute.

Aurrez aurre (txanda hartuta) ala Internet bitartez eskatu ahalko dira postuak. Bi kokagune nagusi izango dira: alde batetik, Oxirondo plaza barazki, fruta eta gazta ekoizleentzat. Hauekin batera Odolostea dastatzeko postua ere egongo da. Gainera, gainontzeko produktuen saltzaileak ere Oxirondo plazan kokatuko dira aurten.

Izena emateko epea uztailaren 15era arte izango da. Ondorengo estekak jarraitu zuen eskabideak aurkezteko.

Informazioa eskaini asmoz, baldintza eta oinarri guztiak hurrengo loturan egongo dira eskuragarri: https://bergara.eus/eu/node/19759

 

BARAZKI, FRUTA, GAZTA ETA GAINONTZEKO ELIKAGAIEN POSTUAK

TALO POSTUA

ODOLOSTE POSTUA