Negozio txikien digitalizazioaren aldeko apustuari eutsiz, Debagoieneko Mankomunitateak bi jardunaldi praktiko antolatu ditu maiatzean Bergaran, enpresa txikiek tresna digital erabilgarriak eskuratzeko helburuarekin. Jardunaldiak Irizar jauregiko Euskaldun Berria gelan izango dira, 3. solairuan, eta parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da.

Lehenengo saioa maiatzaren 20an izango da eta “Sare sozialetarako bideoak sortu eta editatu” izenburua izango du. Parte hartzaileek euren telefono mugikorraren bidez sare sozialetarako bideoak sortu eta editatzeko oinarrizko gaitasunak eskuratuko dituzte. Saioa 14:30etik 16:30era izango da.
· Izen ematea: https://oap.ingeniariak.eus/events/20250520-2/

Bigarren saioa maiatzaren 27an egingo da, “Sortu kartelak, edukiak eta irudiak CANVA erabiliz” izenburupean. Bertan, enpresaren irudi korporatiboa eta eduki bisualak sortzeko Canva tresnaren erabilera landuko da. Hau ere 14:30etik 16:30era izango da.
· Izen ematea: https://oap.ingeniariak.eus/events/20250527/