Bergarako Udalak jakinarazten du maiatzaren 10ean Gorlako Rally Igoera ospatuko dela, eta horrek eragina izango duela trafikoan herrian.

Aparkaleku eta trafikoaren murrizketak:

·       Aranerreka 2tik gorako aparkalekuak: Aparkaleku horiek libre egon beharko dute, antolatzaileen erabilerarako.

·       Trafiko mozketak: Iriburu kalera ezin izango da kotxez joan 13:30etik 18:30era bitartean.

·       GI-3750 errepidearen itxiera: Gorlarako igoera itxita egongo da ordutegi berean, 13:30etik 18:30era.

Udalak herritarren laguntza eskertzen du eta sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen du. Bidaiak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu, eragozpenak saihesteko.