webmaster-k Al, 2025-05-12 09:23-n bidalia
Bergarako Udal Pilotalekuak erremonte jaialdi berezi bat hartuko du datorren larunbatean, maiatzaren 24an, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldi honetan goi mailako bi erremonte partida jokatuko dira.
Lehenengo partida Goikoetxea V eta Aiestaran VI bikoteak Gurrutxaga eta Martirena bikotearen aurka jokatuko dute. Partida hau bi set eta hirugarren set labur batez osatuta egongo da: lehen bi setak 15 tantora eta hirugarrena 8 tantora izango dira.
Bigarren partidan, Ansa II eta Juanenea bikoteak Aldabe eta Azpiroz aurkari izango dituzte, antzeko formatuan: bi set 15 tantora eta hirugarren seta 8 tantora.