Bergarako Udalak bat egingo du Eusko Jaurlaritzaren ‘NIK Patrika Digitala’ aplikazioarekin, erabiltzaileei erraztasun gehiago eskainiz. Horri esker, Agorrosin eta Labegaraietako kiroldegietako abonatuek sartzeko txartel digitala deskargatu eta euren sakeleko telefonoan eraman ahalko dute.

Gainera, aplikazioaren bidez, instalazioen erreserbak, abonu altak eta bestelako kudeaketak modu eroso eta azkarrean egin ahal izango dituzte. NIK Patrika Digitala aplikazioak euskal erakunde publikoek emandako beste txartel batzuk ere gordetzeko aukera ematen du.

Osakidetzaren OTI osasun-txartela, Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko txartelak, Familia Ugariko Txartela, GazteTxartela eta zenbait udal-kiroldegitako erabiltzaileen txartelak ere barne hartzen ditu. Agorrosingo abonatuek, euren txartela aplikazioan deskargatu nahi badute, BakQ identifikazio elektronikoko sistema eduki beharko dute.

NIK Patrika Digitala aplikaziotik Bergara Kirola aplikaziora zuzenean sar daitezke, eta bertan, abonu altak, instalazioetako erreserbak, ikastaroetako altak eta bestelako zerbitzuak modu erosoan kudeatu.

Erabiltzaileek aplikazioa doan deskarga dezakete esteka hauetan:

• Instalatu Nik Patrika: [Google Play]

• Instalatu Nik Patrika: [App Store]