webmaster-k Ar, 2025-05-20 09:48-n bidalia
Bergarako Udalak Emakumeen Txokoaren sorkuntza prozesuaren hirugarren saioa antolatu du datorren maiatzaren 24an, larunbatean, 10:00etatik 13:30era, Udaletxeko pleno aretoan.
Oraingo honetan, “Gure txokoa Arrizurriagan” izango da saioaren izenburua, eta helburua izango da Arrizuriaga jauregia bisitatu eta proiektua bertan nola kokatu pentsatzea. Saio hau gogoeta fasearen atal berri bat da, eta emakumeen partehartzea funtsezkoa izango da espazio honen definizioan.
Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, Bergarako Udaleko Berdintasun Arloarekin harremanetan jarriz:
berdintasuna@bergara.eus - 943 779 145 / 688 811 760
Aurreko saioen aktak eta prozesuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago ondorengo estekan: https://sites.google.com/elhuyar.eus/bergarako-emakumeentxokoa?usp=sharing