webmaster-k Ar, 2025-06-17 09:12-n bidalia
San Martzialgo erromeria ospatuko da datorren uztailaren 6an Bergaran, eta, ohi bezala, herritarrek aukera izango dute mahaiak eta aulkiak alokatzeko,
Alokairurako eskaerak ekainaren 18an eta 25ean (asteazkenak) egin ahal izango dira Seminarixoko leihatilan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa 25 eurokoa izango da (mahai bat eta zortzi aulki).
Fidantzaren inguruan, hauxe zehaztu du Udalak:
· 3 mahai arteko alokairurako: 150 euroko fidantza.
· 4 edo 5 mahai eskatuz gero: 300 euroko fidantza.
· Eskatzaile bakoitzak gehienez 5 mahai alokatu ahal izango ditu.
Mahaiak eta aulkiak jasotzeko eguna eta tokia:
Uztailaren 5ean, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.
Materiala itzultzeko:
Uztailaren 6an, 18:30etik 20:30era, San Martzialgo kanparako sarreran jarriko den puntu konkretuan entregatu beharko da materiala egoera onean. Eskatzaileak eskaera egitean emandako orria aurkeztu beharko du entregatzerakoan, Udaleko seilua jaso ahal izateko.
Fidantza berreskuratzeko:
Uztailaren 9an eta 10ean, 17:30etik 20:30era, Seminarixoko leihatilan bueltatu ahal izango da fidantza, baldin eta seilua duen orria aurkezten bada.