Dagoeneko erabilgarri dago Agorrosin futbol zelaiaren ondoan kokatutako kirol esparru berritua. Herritarrek aukera izango dute bertan kirol jarduerak egiteko, hala nola kirol anitzeko belar artifizialeko pistan aritzea edota oinez nahiz korrika egiteko espazioa erabiltzea.

Instalazio berriak ordutegi zabalarekin egongo dira irekita, herritar guztien erabilerarako:
• Lanegunetan: 7:00etatik 21:00etara.
• Asteburu eta jai egunetan: 8:30etik 20:30era.