webmaster-k Og, 2025-09-18 11:43-n bidalia
Angiozarreko Goimendi auzoan Munaortuko bunkerraren ibilbide berria aurkeztuko da larunbat honetan, irailaren 20ean. Ekitaldi hau herritarrei memoria historikoa ezagutarazteko eta inguruko ondare historikoa balioan jartzeko helburuarekin antolatu da.
Egitaraua:
• 10:00etan – Hitzaldia San Miguel Monteko baselizan. Bertan, bunkerraren eta inguruko lubakien historia azalduko da.
• 11:00etan – Txango gidatua (40 minutukoa) lubakietara. Parte hartzaileek ibilbidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
• 14:00etan – Luntxa San Miguel Monteko baselizan, egunari amaiera goxo bat emateko.
Ekitaldia herritar guztiei irekia da eta parte hartzea doakoa izango da. Antolatzaileek gomendatzen dute mendiko oinetako egokiak eramatea eta eguraldiaren arabera janztea.