webmaster-k Og, 2025-09-18 12:19-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazten duenez, Ikerleku 2-4 eta Bidekurutzeta 14 (Novedades izenez ezagutzen dena) eraikinaren eraisketa lanen baitan, irailaren 19an, ostirala, Bidekurutzeta kalea osorik itxita egongo da ibilgailuentzat goizeko 08:00etatik arratsaldeko 14:00etara.
Horrez gain, oinezkoentzat ere itxita egongo da aipatutako ordutegian, Bidekurutzeta 9tik 13ra (biak barne), eraikinetarako sarbidea bermatuta egongo den arren. Lan horiek amaitutakoan, kalea berriro zabalduko da.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, jar zaitezte harremanetan Udaleko Bulego Teknikoarekin.