webmaster-k Az, 2025-10-08 10:14-n bidalia
Urriaren 6tik aurrera, Deba haraneko 4. ibilbidean dauden bizikleta bideak egokitzen hasiko dira, eta lanek urte amaiera arte irautea aurreikusten da. Bergarako eremuan honako tarteetan egingo dira jarduerak:
· Soraluze–Bergara (I04-009F)
· Bergara–Elorregi (I04-011F)
Bizikleten zirkulazioa mantentzen saiatuko dira, baina zenbait momentutan pasabidea eten beharko da.
Horrelakoetan, aurretiazko abisuak emango dira eta seinale egokiak jarriko dira.