webmaster-k Og, 2025-10-09 10:44-n bidalia
Bergarako Udalak Boluko mendi-mazela egonkortzeko 3. faseko proiektu aldatua aurkeztu du. Proiektu hori beharrezkoa da 2017an eta 2021ean izandako luizien ondorioz hainbat etxebizitza badaezpada hustu behar izan baitziren.
Dokumentua SESTRAk idatzi du, INGEKen azterketa geoteknikoetan oinarrituta, eta hegalaren ekialdeko eremuan ezegonkortasunek dirauten lekuetan segurtasuna indartzeko neurriak jasotzen ditu. Aurreikusitako lan nagusien artean, hauek nabarmentzen dira:
• 120 metroko luzera eta 3,5 metroko altuera duen pantaila dinamiko bat instalatzea, azaleko lerradurak geldiarazteko.
• Pantailara sartzeko eta pantailari eusteko plataforma bat eraikitzea.
• Ezpondak indartzea hormigoizko harri-lubetekin, eremu kalteberenetan.
• Sarrerako aldean dagoen fibrozementuzko estalkia duen txabola eraistea.
• Bidegorriaren drainatzea hobetzea eta plataformaren profilaketa.
Desabortze lanak irailaren 16an hasi ziren eta dagoeneko amaitu dira. Egonkortze lan handiak, berriz, hilabete honen bukaeran hasiko dira. Zubieder S.L enpresak burutuko ditu lan hauek. Proiektuaren lizitazio oinarria 561.460,17€koa izan zen eta 2025ko otsailaren 5ean adjudikazio kontratua sinatu zen 536.200,29€tan. Fase guztietan 1.500.000€ko inbersioa egingo du Udalak.
Oraingo lanak bost hilabeteko epean egiteko aurreikuspena dago, eta etxebizitzen eta azpiegituren babesa bermatzea du helburu, luizi berrien arriskua nabarmen murriztuz.