Bergarako Udalak bigarren deialdia jarri du martxan Baratze Parkeko aisialdiko baratze ekologikoak erabiltzeko baimenak eskatzeko. Deialdi honen bidez, herritarrek aukera izango dute San Joxepe inguruko lur publikoetan kokatutako baratze ekologikoak erabiltzeko baimena eskuratzeko, gehienez 2029ko abenduaren 31ra arte.

Baratze Parkeak 96 lursail erabilgarri ditu, bakoitza 30 eta 50 m² artekoa. Gainerako azalera erabilera komunitariorako izango da, hala nola lanabes etxola, ureztatzeko putzuak, konpost guneak eta bideak.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 30ean amaituko da, eta interesdunek Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera,

Baimena eskatzeko, eskatzaileek honako baldintzak bete behar dituzte:
• Bergaran erroldatuta egotea, gutxienez 6 hilabete lehenagotik.
• Bergarako Udalarekin zerga betebeharretan egunean egotea.
• Familia unitate bereko beste kide batek ez izatea beste baratze baten esleipendun.
• Behin behineko esleipena jasotzen dutenek JORRAN elkarteak antolatutako baratzegintza ekologikoaren ikastaroa egin beharko dute.
• 50 euroko fidantza ordaindu beharko da Udal Diruzaintzan.

Esleipen prozesua
Baratzeak zozketa publikoaren bidez esleituko dira. Zozketan parte hartzeko behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, zozketaren eguna, ordua eta lekua jakinaraziko dira. Zozketaren emaitzaren arabera, behin behineko esleipendunen zerrenda osatuko da, eta ondoren, baldintzak betetzen dituztenek behin betiko esleipena jasoko dute.

Zozketan parte hartu arren lursailik eskuratzen ez dutenek itxarote zerrenda osatuko dute, eta lursailak libre geratzen badira, zerrenda horren arabera esleituko dira.

Informazio gehiago
Eskaera-eredua eta dokumentazio osagarria Udalaren webgunean eta Udaleko bulegoetan eskuragarri egongo dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Ingurumen Zerbitzuarekin:
• San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua, 20570 Bergara
• 943 779 138
hirigintza@bergara.eus