webmaster-k Az, 2025-11-19 11:15-n bidalia
Bergarako Udalak gogorarazi nahi die herritarrei eta Bergarako merkatari zein ostalariei, sari eta laguntza modura banatutako eta 2025-12-31 iraungitze data duten udal bonoak, 2026ko urtarrilaren 15era arte likidatu ahal izango direla Udaletxean. Epe horren ondoren, ez dira onartuak izango eta ezingo dira trukatu edo ordaindu.
Udalak ekimen hau jarri zuen martxan tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko, eta sari edo laguntza moduan jasotako bono horien bidez tokiko kontsumoa bultzatu nahi du. Udalaren esanetan, herritarren parte-hartzea funtsezkoa izan da azken urteetan programaren arrakasta bermatzeko.
Udalak herritarrei gogorarazi nahi die garaiz erabiltzeko, eta establezimenduei, aldiz, datorren urteko urtarrilaren 15a baino lehen likidatzeko.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eta merkatariei egindako ahalegin eta lankidetzagatik, eta gogorarazi nahi du bono hauek herriko ekonomia dinamizatzeko tresna baliagarriak direla.
Informazio gehiago:
943779100
baz@bergara.eus

