webmaster-k Az, 2025-11-19 11:49-n bidalia
Bergarako Seminarixoa zinema eta kulturaren topagune bihurtuko da datozen asteetan, film emanaldi eta aurkezpen bereziekin. Hona hemen egitarauaren xehetasunak:
Azaroak 23: GAUA
- Igandean, aurkezpen berezia: Yune Nogueiras aktore bergararra eta Paul Urkijo zuzendaria izango dira gurekin.
Abenduaren 3an: KARMELE
- Solasaldia Asier Altuna zuzendari bergararrarekin
Bi ekitaldi hauetan Bergarako bi sortzaileak izango dira protagonistak, baina horrez gain, hurrengo asteetan ere aurkezpen garrantzitsuak izango dira:
· Azaroaren 30ean: Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako
Aurkezpena: Inge Mendioroz zuzendaria.
· Abenduaren 17an: Aro berria
Aurkezpena: Irati Gorostidi zuzendaria eta Aimar Uribesalgo aktorea (Oñatikoa).
Gainera, azken hilabeteetan puntako aurkezpenak izan dira Seminarixoan: Maspalomas (bi zuzendariak), Enarak, Jone, batzuetan... eta abar.

