webmaster-k Al, 2025-11-24 09:31-n bidalia
Bergarako Udalak abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako ekimen bereziak antolatu ditu. Azaroaren amaieratik abenduaren erdialdera bitartean, herritarrek aukera izango dute filmez, solasaldiez eta liburu aurkezpenez gozatzeko, euskararen inguruko gogoeta eta esperientziak partekatuz.
Egitaraua:
· Azaroak 30, igandea – 19:30 (Seminarixoa)
Lurdes Iriondo, Ez gera alferrik pasako.
Filma eta solasaldia. Lurdes Iriondo euskal musikaren ikur gisa eta kultur erresistentziaren erreferente gisa ezagutzeko aukera.
· Abenduak 3, asteazkena – 20:00 (Seminarixoa)
Karmele.
Filma eta solasaldia, ZinemaOn-en eskutik.
· Abenduak 9, asteartea – 18:30 (Seminarixoa)
Transmisioa.
Filma eta solasaldia Olentzeroren Lagunak elkartearen eskutik. Dokumentala, Argentinako euskal diasporaren esperientziak eta Olentzeroren tradizioa ezagutzeko.
· Abenduak 12, ostirala – 19:00 (Udaletxeko osoko bilkuren aretoa)
Elebakartasun garaiak.
Liburuaren aurkezpena, Juanxto Madariagaren eskutik. Euskararen historia soziala, XVII. mendetik 1876ra bitarteko ikerketa.

