webmaster-k Og, 2025-11-27 10:31-n bidalia
Bergarako Udalak antolatutako umetxoentzako ur jarduerak abian jarriko dira berriro, 2025eko abenduaren 13tik 2026ko otsailaren 28ra bitartean. Jarduera hauek gurasoen laguntzarekin egiten dira, uraren onurak aprobetxatuz haurren garapen motorra sustatzeko eta guraso-haur arteko lotura indartzeko. Helburua da gurasoei ur ingurunean autonomia ematea eta jardueraz gozatzeko aukera eskaintzea, baita haurren garapen motorra bultzatzea ere.
Izen emate epea azaroaren 22tik abenduaren 4ra arte izango da. Behin behineko zerrendak eta akats zuzenketak abenduaren 5ean argitaratuko dira, eta zozketa eta behin betiko zerrendak abenduaren 9an. Plaza libreak betetzeko epea abenduaren 10etik aurrera irekiko da. Ikastaroa abenduaren 13an hasiko da eta otsailaren 28an amaituko da. Abonatuek lehentasuna izango dute zozketan.
Ordutegiak honakoak izango dira: 6-24 hilabeteko haurrentzat larunbatetan 10:15etik 10:45era eta 11:00etatik 11:15era bainu etxean; eta 2-4 urteko haurrentzat larunbatetan 11:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 12:30era igerileku txikian. Tasak ordainketa bakarrean egingo dira: abonatuentzat 68,19 euro eta ez abonatuentzat 137,84 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Agorrosin Kirolarekin: agorrosin@bergara.eus helbidean, www.bergarakirola.eus webgunean edo 943 777 095 telefonoan.

