webmaster-k Al, 2025-12-01 11:20-n bidalia
Asteartean, abenduaren 2an, Bergarako Udalak Boluko ezpondan desbrozatze eta zuhaitz mozketa lanak hasiko ditu. Lanak Kimu Bat enpresak egingo ditu, lan teknikoa eta konplexua delako eta horregatik kanpoko espezializazioaren beharra dagoelako. Halako mantentze lanak bost urtetik behin egiten dira.
Lanek bizpahiru aste iraungo dute. Zuhaitzak moztu ondoren, moztutako adarrak eta zuhaixkak ezpondan utziko dira egun batzuetan, karga arintzeko eta ondoren goiko trenbidera errazago ateratzeko. Materiala kentzeko lanak kamioi grua baten laguntzaz egingo dira.
Bestalde, gogoratu goiko trenbideko ezponda estabilizatzeko lanak egiten ari direla eta bertatik ezin dela igaro. Udalak herritarrei eskatzen die lanek irauten duten bitartean segurtasun neurriak errespetatzeko eta eremu horretatik ez pasatzeko.

