webmaster-k Az, 2025-12-03 09:34-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Udal eraikinetako garbiketa-premiei erantzuteko garbitzaileen lan-poltsa osatzeko.
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira eskola graduatua titulua edo Lanbide Heziketako erdi mailako teknikari edo hortik gorako titulazioa izatea.
Hauta-prozesuan parte hartzeko eskaera, eskabide-eredu ofizial eta normalizatuan egingo da, Bergarako Udalaren web-gunean (www.bergara.eus) “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan edo BAZen bete eta aurkeztu beharko dira 2025eko abenduren 15a arte.
