Bergarako merkatarien elkarteak, Bedelkarrek, Gabonetako kanpaina berezia jarri du martxan herriko kaleak girotzeko eta erosketak sustatzeko helburuarekin. Kanpainak hainbat jarduera eta sari banaketa izango ditu abenduaren 9tik urtarrilaren 5era bitartean.

Bedelkarreko murala eta sare sozialetako zozketa
Irala kaleko Bedelkarreko murala Gabonetako apaingarriekin apainduko da, herritarrek argazkiak atera eta Instagram edo Facebookera igotzeko. Argazkian @bedelkar etiketatzen dutenek eta #BedelkarGabonak2025 traola erabiltzen dutenek 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango dute.

Gabonetako zozketa: 3.000 euro sari
Kanpainaren barruan, bezeroek erosketako tiketean izena eta telefonoa idatzita saltokian utziz parte hartu ahal izango dute zozketan. Guztira 38 sari banatuko dira:

  • 300 euroko sari bat
  • 100 euroko 17 sari
  • 50 euroko 20 sari
    Sariak Bedelkarreko establezimenduetan trukatzeko erosketa-txarteletan emango dira.

Kale animazioa eta Txu-Txu trena
Giro berezia sortzeko, megafonia bidezko musika jarriko da Bergarako kaleetan, eta Txu-Txu trena ibiliko da abenduaren 23an eta 26an, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 bitartean.

“ZURI ESKER GA” letren lehiaketa
Beart Eskolako ikasleek egindako letrak Bedelkarreko establezimenduetan ezkutatuko dira. Parte hartzaileek letrak bilatu, argazkiak atera eta esaldia osatuz WhatsApp bidez (616 727 592) bidali beharko dute. Lehiaketa abenduaren 10etik 29ra izango da, eta abenduaren 30ean irabazleak ezagutuko dira. Guztira 500 euro zozketatuko dira, 100 euroko 5 saritan, Bergarako Udalaren eskutik.