webmaster-k Og, 2025-12-04 10:32-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Bergarako Txoko feminista proiekturako koordinatzaile lanpostua aldi baterako betetzeko.
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira Diplomatura, gradua edo lizentziatura izatea.
Hauta-prozesuan parte hartzeko eskaera, eskabide-eredu ofizial eta normalizatuan egingo da, Bergarako Udalaren web-gunean (www.bergara.eus) “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan aurkeztu beharko dira 2025eko abenduren 15a arte.
Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/node/21267

