Juantxo Madariagak XVII. mende erditik 1876ra bitarteko ikerlana aurkeztuko du.

Abenduaren 12an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Juantxo Madariagak Elebakartasun garaiak izeneko bere azken lana aurkeztuko du Bergaran. Liburuan, egileak Bergarako euskararen historia soziala ikertzen du; hain zuzen ere, XVII. mendearen erditik 1876. urtera arteko tartea.

Lan honek Bergaran euskarak izan duen ibilbide historikoa aztertzen du, XVII. mendearen erdialdetik 1876ra arte. Sarri esan izan da hiri-giroan euskararen presentzia urria zela, baina argitalpen honek bestelako irudia eskaintzen du: garai hartako bergararrentzat euskara zen eguneroko jardunaren eta harreman sozialen oinarria. Bizitzeko eta elkarrekin moldatzeko hizkuntza naturala zen. Ondorioz, garrantzi berezia du orain arte itzalpean egon den iragan hori ezagutzeak.

Aurkezpena Udaletxeko pleno aretoan izango da, eta ondoren luntxa eskainiko da.