webmaster-k Al, 2026-02-09 11:24-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa-prozesua abiarazi du Bergarako Txoko Feministaren koordinatzaile lanpostua betetzeko. Deialdia lehiaketa-oposizio bidez gauzatuko da, eta prozesua arautzen duten oinarri arautzaileak jada argitaratuta daude Udalaren webgunean.
Lanpostua A2 taldekoa da, eta bere eginkizunen artean daude Txoko Feministaren antolaketa eta dinamizazioa, proiektuaren garapena, herritarren parte-hartzea bultzatzea, eta Berdintasun arloko Udal politikekin koordinazioa.
Hautagaiek, besteak beste, honako hauek bete beharko dituzte:
• Diplomatura, gradua edo lizentziatura izatea.
• Euskara-maila egiaztatua (C2), derrigorrezkoa. Hala ere C1C1 (3.) hizkuntz eskakizuna dutenak ere onartuak izango dira, C2C2 euskara maila duen izangairik ez balego prozesua gainditu dutenen artean.
• Berdintasunaren arloko gutxienez 150 orduko prestakuntza izatea, erakunde ofizial batek ziurtatua.
Hauta-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskaera elektronikoa bete eta aurkeztu beharko dute Bergarako Udalaren webguneko “Udal lan eskaintza” atalean. 2026ko martxoaren 1era arte egongo da zabalik izen-ematea.
Informazio guztia: https://www.bergara.eus/eu/node/21473

