webmaster-k Al, 2026-02-16 17:02-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Eraikinetako garbiketa zerbitzuko arduraduna aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko.
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira Batxiler-titulua edo teknikari-titulua edo baliokidea izatea.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera, eskabide eredu ofizial eta normalizatuan egingo da, Bergarako Udalaren web gunean (www.bergara.eus) “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan aurkeztu beharko da 2026ko martxoaren 6ra arte.

