webmaster-k Og, 2026-02-26 09:12-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi du Burdiñateko bidegurutzean, hau da, Barrenkalea eta Masterreka kaleen arteko eremuan, asfaltatze lanak egingo direla. Horren ondorioz, datorren ostiralean, otsailaren 27an, kalea guztiz itxita egongo da trafikorako, eta Bolu eta Elosu auzoetarako ibilgailuen joan-etorriak Artekalea kaletik bideratuko dira.
Trafikoaren aldaketa hau behar bezala seinaleztatuta egongo da eta lanak burutzen dituen enpresako langileek gainbegiratuko dute uneoro.
Aipatutako lanak ostiralean bertan amaitzea aurreikusten da, eta behin bukatuta, Burdiñateko bidegurutzeak berriro irekiko dio trafikoari.
Informazio gehiago edo argibideren bat behar izanez gero, jar zaitezte harremanetan Udaleko Bulego Teknikoarekin.

