webmaster-k Az, 2026-03-18 12:54-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi du Kontuhartzailetzako kontabilitate administrariaren lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesua jarri duela martxan. Deialdia arautzen duten oinarriak jada argitaratuta daude Udalaren webgunean.
Besteak beste, hautagaiek Batxiler titulua edo titulu teknikoa izatea izango dute parte hartzeko betekizunetako bat.
Hautaketa prozesuan izena emateko, interesdunek eskabide eredu ofiziala modu elektronikoan bete eta aurkeztu beharko dute. Eskaerak Bergarako Udalaren webguneko ‘Udal lan eskaintza’ atalaren bidez aurkeztuko dira. Eskaerak 2026ko martxoaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira.
Deialdiaren informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/node/21615

