Bergara Oinez 2019an sortu zen, herriko hainbat elkarte eta eragileren arteko elkarlanari esker. Ekimenaren helburua da bergararren osasuna sustatzea eta herritarren arteko harremanak indartzea. Aurten zortzigarren ediziora iritsiko da. Lehen irteera ostegun honetan, martxoak 26, ospatuko da, Agorrosinetik irtenda, 10:00etan.

Aurten ere, herriko 13 eragileren parte-hartzearekin, Bergara Oinez egitasmoa martxan jarriko da. Martxoaren 26tik urte amaierara arte, guztira hamabost ostegunetan ibilaldi gidatuak antolatuko dira, guztiak Agorrosinetik abiatuta.