Osintxu auzoan energia kontsumoari eta aurrezki aukerei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu da datorren maiatzaren 6an, asteazkenean, 18:30ean, Osintxuko Opengelako bulegoan (Osintxu 16, lehengo Txuringo taberna).

Hitzaldia Debagoieneko Mankomunitateko Energia Bulegoko ordezkariak eskainiko du, eta Osintxu auzoko etxebizitzen birgaitzea eta auzoaren berroneratze jasangarria sustatzea helburu duen proiektuaren testuinguruan kokatzen da. Saioa publiko orokorrari zuzenduta egongo da.

Helburua herritarrei energia fakturak hobeto ulertzen laguntzea da, bai argindarrarenak bai gasarenak, eta horien bidez kontsumoa optimizatzeko eta aurrezteko aukerak aztertzea.

Besteak beste, honako gai hauek landuko dira:
• Faktura elektrikoa eta gas faktura azaltzea: agertzen diren kontzeptuak eta horien esanahia.
• Kontratatutako potentzia: zer den eta egokia den ala ez.
• Kontsumitutako energia: kontsumoan aurrezteko aukerak.
• Prezioak: nola interpretatu eta alderatu.