webmaster-k Or, 2026-04-24 10:48-n bidalia
Bergarako Udalak, Herriko Erregularizaziorako Babes Sarearekin eta SOS Arrazakeriarekin elkarlanean, ezohiko erregularizazioari buruzko informazio saioa antolatu du. Hitzordua apirilaren 29an izango da, 18:30ean, UNED Bergaran.
Saioaren helburua Espainiako Estatuan aurreikusita dagoen ezohiko erregularizazio prozedurari buruzko informazio argia eta kontrastatua eskaintzea da, atzerritartasun egoeran dauden pertsonek eta interesdunek zalantzak argitzeko aukera izan dezaten.
Topaketa irekia eta doakoa izango da, eta interesa duen edonori zuzenduta dago: norbanakoei, elkarteetako kideei, boluntarioei zein arlo sozialean lanean diharduten profesionalei. Saioan, prozeduraren ezaugarri nagusiak, baldintzak eta aukerak azalduko dira, ikuspegi praktiko eta ulerterrazean.
Saioa, June Dávila SOS Arrazakeria Gipuzkoako aholkulari juridikoak gidatuko du.

