Ostiral honetan martxan jarri da bergararrek aurtengo Pentekosteetako kartela aukeratzeko bozketa herritarra. Izan ere, Pentekosteak hurbiltzen diren heinean, Bergarako Udalak eta Jai Batzordeak martxan jarri dute urtero ospatzen den esku-programako azala aukeratzeko kartel lehiaketa

Proposamenak aurkezteko epea bukatu ostean, orain herritarren txanda izango da, eta, hori dela eta, apirilaren 24tik 28ra kartel gustukoena aukeratu ahalko dute hurrengo loturan: https://www.bergara.eus/eu/aukeratu-2026ko-pentekosteetako-azala