webmaster-k Az, 2026-04-29 09:51-n bidalia
Angiozar Bailara Entitate Txiki bihurtzeko prozesu administratiboari hasiera eman dio astelehen honetan Bergarako udalbatzak, alderdi guztien aldeko bozkarekin.
Erabaki horren bidez, herriaren kudeaketa eta antolaketa instituzionala egokitu eta indartu nahi dira, Angiozar Bailararen behar espezifikoei erantzun egokiagoa emateko helburuarekin. Horretarako, Batzorde bat eratuko da, Angiozar Bailarako Batzarreko eta udalbatzako ordezkariekin batera. Batzorde horretan adostuko da Angiozar Bailarako entitateak zein eskumen izango dituen eta nola antolatuko den etorkizunean.
Prozesu honen bitartez, tokiko autonomia eta parte hartzea sustatzeko erraminta berriak izango ditu Angiozar Bailarak.

