webmaster-k Ar, 2026-05-05 11:08-n bidalia
Bergarako Udalak Pentekoste jaien barruan dauden zenbait ekimenetarako izen ematea ireki du, jendeak ahalik eta arinen eman dezan izena. Bide batez, Pentekosteetako egitaraua asteazken honetan egingo da publiko.
Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/pentekoste-jaiak-2026
ITSASOTIK PLATERERA: XXVII. BAKAILAO LEHIAKETA
- Data: maiatzaren 23a
- Ordua: 11:00etan
- Lekua: Espoloian
Ohiko hitzordu gastronomikoa, bakailaoaren inguruko sormena eta kalitatea saritzeko.
MOKOLOBLOK BERGARAKO KALEBLOK – TOPAGUNEA 2026
- Data: maiatzaren 24a
- Ordua: 17:30etan
- Hasiera: Munibe plazan
- Adina: 14 urtetik gora
Gazteentzako topagune dinamikoa, kale giroa, musika eta parte hartzea ardatz dituena.
HOLTER FAMILIAREN MADARIKAZIOA (IHES JOKOA)
- Datak: maiatzaren 23an eta 24an
- Ordua: 16:30 – 20:00 (30 minutuko saioak)
- Lekua: Seminarixoan
Partehartzaileak misterioz beteriko istorio beldurgarri batean murgilduko dira, pista eta erronka desberdinak konponduz.
TIROLINA - IZAN ZAITEZ BITORIANATXO EGUN BATEZ
- Data: 2026ko maiatzaren 26a
- Lekua: Santa Marina
Bi txandatan antolatutako jarduera berezi honek esperientzia dibertigarria eskainiko die bergararrei:
- 11:00 - 14:00: 10-16 urte bitartekoentzat
- 17:00 - 20:00: 16 urtetik gorakoentzat
Ekintza guztietarako zozketa maiatzaren 18an egingo da 12:00etan Udaletxean.

