Bergarako Udalak 2026ko San Martzial jaietarako kantina eta txosnaren ustiapena esleitzeko deialdiaren zozketa burutu du.

Deialdi honen helburua izan da San Martzialgo zelaian kokatuko diren kantina eta txosnaren kudeaketa esleitzea. Interesa zuten eragileek informazio eta baldintza guztiak eskuragarri izan dituzte udalaren webguneko dagokion atalean (Kultura, euskara eta kirolaren sustapena – Jaiak eta ikuskizunak – San Martzialgo zelaiko kantinaren eta txosnaren ustiapena).

Egindako zozketaren ondoren, behin-behineko esleipenen zerrenda honakoa da:

Txosna: Jaiak Denontzat
Kantina: Artatse Elkartea

Halaber, itxaron-zerrenda ere zehaztu da, honako hurrenkeran:
Gure Artera – Sare
LAB sindikatua
Harrera elkartea
Bergara Aurrera

Behin-behineko ebazpen honen ondoren, dagokion epea irekiko da alegazioak aurkezteko, eta ondoren egingo da behin betiko esleipena.

Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/node/21907