Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota emango ditu 2025-2026 ikasturtean edota 2026ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenentzako:
- Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira.
- Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
- UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.

Epeei dagokienez, 2025-2026 ikasturtean edota 2026ko udan egindako ikastaroetarako dirulaguntzen eskariak 2026ko urriaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako udaletxeko Erregistro Orokorrean (BAZ).

Hiru dirulaguntzen inguruko informazio gehiago:
• Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan (e-posta: euskara@bergara.eus)
• Bergarako Udalaren webgunean: https://www.bergara.eus/node/1779
• Eta Idazle Eskolak antolatutako ikastaroen inguruko informazioa bere webgunean.