Bergarako Udalak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuengatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

A epigrafea: Hesiak, aldamioak, zutabeak eta eustagak

B epigrafea: Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkaleku erreserba bide publikoan.

C epigrafea: Ferietako postuak

D epigrafea: zanga eta luebakiak irekitzea

E epigrafea: Udal bide publikoetako lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia

F epigrafea: Irabazizko xedez, lurzoru publikoan mahaiak eta aulkiak jartzea

G epigrafea: Lurzoru publikoa kioskoekin okupatzea.

H epigrafea: Kalez-kaleko salmentarako postuak lurzoru publikoan jartzea

I epigrafea: kutxazain automatikoak

 

Deskargatu testu osoa: