Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko kanpoan utzi beharrik ez izateko.

Abendu hasieran hasiko dira Udalaren 2014ko egutegia banatzen.

Ahal den kasu guztietan, egutegiak atari barruan utziko dira pilatxo batean, etxebizitza bakoitzak bat har dezan.

Egutegi bat baino gehiago nahi duten herritarrek, banaketa amaitu ostean (abendu erdialdean izatea espero da baina hedabideen eta udalaren komunikazio kanalen bitartez jakinaraziko da data zehatza) eska dezakete Udaletxera etorrita eta bertan emango zaie etxerako banaketa amaitu ondoren.

Arloa: