Asteburuan izandakoei hainbat ekimen gehituko zaizkie astean zehar ere: zinea, antzerkia eta... kirolari ezagunen bisita.

Agorrosingo erabiltzaileek ere ospatuko dute Euskararen eguna, astean zehar ikastaroetako musika euskaraz izango baita.

Abenduak 3. Euskararen eguna

  • 19:30etan: Kirola Euskaraz ekitaldia, Agorrosinen.

Sarrera, Bertan euskararen sustapen ikuspegitik kirolak duen garrantzia landuko da, baita Kirola Euskarazeko proiektuen berri eman ere.

Horren inguruko tertulian parte hartuko dute gure inguruan ezagunak diren hainbat kirolarik:

  • Markel Irizar, Trek taldeko txirrindularia.
  • Jagoba Arrasate, Errealeko entrenatzailea.
  • Igor Arenaza, UDAko kirol zuzendaria eta ESKUA proiektuaren bultzatzailea.

Eskertza-ekitaldia. Kirol entrenamenduak euskalduntzeko egitasmoan parte hartzen duten taldeei.

Abenduak 4

  • 20:00etan 81 amama zine-emanaldia Zabalotegin (sarrera 3 euro)

Abenduak 6

  • 19:00etan. Balitzen hioa antzezlana Zabalotegin. (Sarrera 8 euro)
Arloa: