Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2014ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea: 2014ko martxoaren  3tik  2014ko maiatzaren 17ra

Lekuak eta medioei dagokienean ondoko aukera hauek izango dira:

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko maiatzaren 17an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30era (edo larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.


Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.